Itsasoa izan da betidanik literaturako iturri oparoenetakoa: gure letretan ere ez dira falta arrantzale-giroko istorioak, baina horien aldean berria da Patxi Iturregik dakarkiguna; merkataritzako nabigazioan mundu zabaleko portuetan dabiltzan marinelak edo itsasbazter urrunetan galdutako petroliuntziak, esaterako. Giro erakargarri horren atzean, berriz, gizon-emakumeek gorpuzturiko istorio samin eta indartsuak kontatzen dizkigu egileak: andrazko bat gizonezkoen ontzi batera igo zenekoa, aspaldi ikusi gabeko marinelaren aurrean familiak sentitzen dituen gazi-gozoak, aspaldiko piraten gorabeherak eta itsasertzeko biztanleen larriminak.
- Kreditoak
- Amarrak Askatu Aurretik
- Itsasoetako Anaiartea
- Iruzurraren Tamaina
- Atearen Zein Aldetan?
- Hobe ez Gogoratzea
- Hondarreko Distira Ahantzi Hura
- Egur Harroa
- Untzi Zatikalekua
- Cyprus-en Sekretua
- Ur Biziak