EGA Master-ek 1990. urtean ekin zion industriarako esku-lanabesak egiteari eta, dagoeneko, marka erabat ospetsua da munduan. Berrehun patente garatu ditu, %7 inbertitzen du I+G+B arloan eta ekoizpenaren %90 esportatzen du 150 herrialdetara, %40 merkatu berrietara. Egun, EGA Master-en izena eta izana ez ditu inork zalantzan jartzen; baina galdera zera da: zelan izan liteke familia enpresa bat bi hamarkadatan mundu zabaleko txoko guztietara iristea, gorengo kalitatea lortzea eta, gainera, bere lehiakideentzat ere fabrikatzea?