Urak egiten duen ibiliaren kontra, ibaian gora abiatu da Eneko Aizpurua: Txingudiko badiako paduretan hasi eta Xorroxingo iturrian amaitu arte, bazterrik bazter ibiliko ditu Bidasoko urak eta lurrak, paisaiari eta pasaiariei beha. Bidaiariaren gogotik eta begietatik igaroko dira aspaldiko kontrabando-istorioak eta migratzaileen trafikoarenak, Barojaren eta Aitzolen estualdiak gerra zibilean, naziengandik ihesi ibilitako juduen eta aire-pilotuen gorabeherak, Zabalzaren eta Lopezen fin gaiztoa Endarlatsan, mugalariak, baserritarrak, eruditoak, filantropoak, faxistak Begirada amultsu eta aldi berean zorrotza elkartzen ditu egileak, bizitakoaren lekukotasun zuzena eta irakurketa ugariek emandako jakituria, pasadizo xeheak eta gogoeta sakonak, guztiak egoki nahasturik liburu atsegin eta mamitsua osatzeko, berezi bezain gogoangarria.
- Bidasoan gora
- Eneko Aizpurua Urteaga
- Izenburua
- Kreditoak
- 1. Paduran
- 2. Flumines adversus melancholia
- 3. Epte ibaiko makalen bila poxpolo lantegiko tximinia aurkitu
- 4. Florentino Goikoetxearen arrastoan
- 5. Gogo-aldartearen paisaiak ez dira paisaiaren gogo-aldarteak
- 6. Iraganeko lokatz usainak sudur mintzetan
- 7. Bidasoko zumirikia
- 8. Portugesen ezkutuko Bidasoa
- 9. Sorbeltzen atzetik askatasunaren bide eta ihesbideetan barrena
- 10. Bidasoa, puta zahar eta maitale
- 11. Bidasoko trenbide zaharrean
- 12. Endarlatsako bidegurutzean
- 13. Muga “naturalak”
- 14. Oroitarri baten inguruan itzulinguruka
- 15. Endarlatsako tunelean
- 16. Izokinak itzultzen dira sorburura
- 17. Bera
- 18. Pío Barojak eta Aitzolek Beratik Lesakarako bidean topo egin zutenekoa
- 19. Herraren loreak
- 20. Heriotzaren triangelu bukolikoa
- 21. Etxalar
- 22. Ogiaren oreaz memoria mamitzen
- 23. Iturbururik gabeko ibaia
- 24. Ezkurra ibaiadarra
- 25. Malerrekako erroten xerka
- 26. Portugesen xenda
- 27. Lakoizketako eroarekin solasean
- 28. Bertizko paradisu hesiduna
- 29. Baztan ibarra
- 30. Euskal arkadia galduaren bila
- 31. Uholdeak Erratzu erraustu zuenekoa
- 32. Bittori Etxeberria
- 33. Amerikarrak Gorramendin
- 34. Xorroxin
- Aurkibidea