Liburu honek bi zati ditu. Bata, Antonio Zavala s.j. Deustuko Unibertsitateak Doctor Honoris Causaizendatu zuenekoa, ekintza akademiko horretan emandako bi hitzaldiak datoz hemen; bigarren zatian, berriz, aipatu abaguneaz baliaturik, Deustuko Unibertsitatean eskaini ziren herri-literaturari buruzko beste bost hitzaldi datoz. Guztiok hari nagusi bat dute: herri-literaturaren inguruko gogoeta. Kontuan hartzekoa da Antonio Zavalak berrogei urtez bildu duen material ugariari buruz egiten duen hausnarketa. Bai eta, egin izan zaizkion kritikei erantzunez eskaintzen duen justifikazioaz gainera, bere lanari egiten dion autokritika ere, interesgarria egingo zaio irakurleari. Barne ikuskera honezaz aparte, badu euskal herri-literaturari kanpotik (baina ez berori barrutik ezagutu gabe), berezki gaztelania mundutik, egiten zaion begirada ere.
- Cover
- Title page
- Copyright page
- Aurkibidea
- Aurkezpena
- Antonio Zavalaren ohoretan
- Laudatio-a, Rosa Miren Pagola doktore irakasleak
- Doktore berriaren hitzaldia Honoris causa doktore izendapenean
- Herri literaturaz gogoeta
- La poesía improvisada en la tradición vasca y en la universal
- Romancero hispánico y balada vasca
- 1. El romancero y la balada dentro de los géneros de poesía popular o popularizada
- 2. La balada popular narrativa en Europa. De la épica a la mixtificación. Otras perspectivas
- 3. Romancero hispánico y balada vasca
- 4. La balada y su estudio. Compilación y edición. La obra de Antonio Zavala
- La hormiga y las cigarras. Antonio Zavala y la Biblioteca de Narrativa Popular
- Testimonios, apartado primero: la amistad
- Testimonios, apartado segundo: la memoria histórica
- Burua atzera jiratuta edo liburu sail baten gorabeerak eta gozo-mikatzak
- Herri literaturako altxorrik handiena
- 1. Sarrera
- 2. Herri-tradizioa
- 3. Herri-tradizio urria, ugaritu ezina
- 4. Herri-tradizio desberdinetan bateratasunak
- 5. Herri-tradizioaren testigantza zahar apurrak
- 6. Euskal herriko hainbat esparrutako testigantza apurrak
- 7. Auspoaliburutegiko aleetako ekarria
- 8. Bukaera