«Kontzilioko dokumentuek, beren azal eta muinean, azalari ezer kendu gabe eta muina lausotu gabe, beren testu eta historiaren eta Elizaren testuinguruan, beren orientabide nagusietan, gidari preziatua dira hirugarren milurtekoaren hasieran. Historiak esango du Eliza katolikoarentzat Vaticano II. Kontzilioak izan duen esanahia. Eliza katolikoak gaurkotze sakona burutu du eta, horrela, etorkizun ederreko orainari ekiteko prestatu ditu bere bizitza, jarrerak eta erakundeak, horretan nabari da beste erlijio kristauekiko eta kristau ez direnekiko diferentzia» (Ricardo Blázquez, Bilboko Gotzaina). «Bi ezaugarri ikusten ditugu. «Munduaren» parte-hartzea Kontzilio honetan eta munduak Kontzilioan jarrita duen itxaropena, baina baita gaurko munduaren egoera nahasi eta korapilatsuari erantzuteko izan den adorea ere, argibide eta orientabide zehatzak eta gomendio egokiak emanez, lehenbizi fededunei, baina baita gainerako gizaki guztiei ere» (Julen Urkiza-Luis Baraiazarra). «Vatikano II. Kontzilioaren materialak euskaraz argitaratzen dira oraingo honetan Erlijio Kulturaren Bilduma sailean kokatuak. Horrela, Deustuko Unibertsitateak, duen Misioaren formulaziotik, Elizari, kokatua dagoen gizarteari eta kulturari eskaintzen die bere zerbitzua. Ziur nago liburu hau, fedearen argitan, pertsona hobeagoak eta solidarioagoak izaten lagungarri gertatuko dela» (Jaime Oraá, S.J., Deustuko Unibertsitateko Errektorea).