Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda Judithek; ama hil-hurren dagoela-eta, hiru neba-arrebek egingo dute topo aspaldiko partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere; bikote baten bidaia zoragarriaren erdian, ezusteko txiki bat amildegi bihurtzen joango da, ezinbestez Zortzi istorio idatzi ditu Aintzane Usandizagak bere lehenengo liburu honetan; egunerokotasun grisean zirrikituak eta giza harremanetan arrakalak bilatzen dituzten ipuinak, jendeei eta egoerei begirada zorrotz eta sakona eskaintzen dakitenak, agerikotik harago doazenak; hitz zehatzarekin asmatzen duten kontakizunak, zaurian hatza sartzen duenaren trebeziaz eta ausardiaz.
- Kabitu Ezina
- Aintzane Usandizaga
- Kreditoak
- Kabitu Ezina
- Lola
- Gainontzean, ondo
- Ovi
- Hamar urte barru (lan eskaintza I)
- Asperduraren biografia
- Oraintxe nator
- Globoa (lan eskaintza II)
- Kabitu ezina
- Aurkibidea