Deserria egon daiteke jaiotetxetik itsasoz bestalde, edota sorterriko belardiak atzean utzi eta ehun kilometrora, paisaia idor baten zabaleran. Sustraiak galdu dituenarentzat distantziaren zenbatekoak ez du horrenbesteko garrantzirik. Erbesteratua berdin bizi da herri minez, arroztasun berak jazartzen du. Bernardok eta Abeliñek, istorio honetako protagonistak, irudimenean baino gertatzen ez den elkartze bat antzeztuko dute. Bernardok azentu amerikanoz hitz egingo dio euskaraz Abeliñeri; Abeliñeren euskarari gaztelaniaren doinua dario tarteka; hizkuntza arrotzetan bizi izan dira luzaroan. Maitasun ezinezko baten istorioaz harago, gizarte arauek maitasun batzuk ezinezko bihurtzen dituztela kontatzen zaigu bertan. Euskalkien nahiz erdararen laguntzaz, egilearen hitzei darien egiazkotasunak egiten du testu hau hurbileko. Apaindurarik gabe, justuko hitz zehatzak erabiliz iristen zaio irakurleari, bihotzean zuzen-zuzen joz.
- Herri hura
- Maialen Diaz Urriza
- Izenburua
- Kreditoak
- Pertsonaiak
- 1. Plaza hura
- 2. Hasiera izan zitekeena
- 3. Bidaia
- 4. Mendian, hor nonbait
- 5. Erabakia
- 6. Eskutitza
- 7. Datorrenari
- 8. Han, beti han
- 9. Herrian zerbait uztea
- 10. Desira zizelkatuz
- 11. Avelina etxera ekartzeko saiakera
- 12. Eskutitzen atzean zegoena
- 13. Zein da avelinaren herria?
- 14. Plaza berriz. Hemen eta orain
- Aurkibidea