Ale honetan, Ziklozirku bildumak Ozeano Atlantikoa zeharkatuko du, Hego Amerikan jomuga ezarriz. Brasilen, “Lurrik Gabeko Langileen Mugimendua” ezagutuko dugu, Brasilgo gizartean eta politikagintzan aldaketa handiak eragin dituen taldea. Ezagutuko dugu, halaber, Marina Silva brasildar politikari karismaduna, bere egunean Ingurumeneko Goldman Saria irabazi zuena. Kontakizunaren hirugarren protagonistak, Amazoniako basoak, bere bihotz berdea erakutsiko digu, mundu hau babesten baitu amildegitik behera erortzetik.