Bi ipuin mota elkartu ditu Gotzon Hermosillak fikziozko lanekin bakarka osatu duen lehen liburu honetan. Batetik, taberna-zuloko istorioak: gauean noraezean bezala irten eta lokal jakin batzuetara jotzea, zer harrapatuko; dela droga legala, dela batez ere ilegala. Bestetik, han eta hemen giroturiko narrazioak: Galizian gerraostean Guardia Zibilaren zanpaketa, 60ko hamarkadan Euskal Herrian grebak apurtzeko eskirol gisa kontrataturiko migratzaileak, Meatzaldeko industralizazioaren lan-baldintza gogorrak, Txina urrunean kokaturiko kontakizun miresgarriak Batean nahiz bestean, esku trebea erakusten du egileak, estilo fin eta argia idazkeran, eta argumentuak ederki josteko abilezia.
- Gaur galtzea tokatzen da
- Gotzon Hermosilla
- Izenburua
- Kreditoak
- Lehen Partea: Gaur galtzea tokatzen da
- Gaur galtzea tokatzen da
- Orratza eta kaltea
- Lapurreten inbentarioa
- Poto
- San frantzisko, new orleans
- Txinoren amona
- Bigarren Partea: Eta beste istorio batzuk
- Deabrua dut iheskide
- Erietxeetako gurutzeak
- Esperantzaren indarra
- Satorrek zulatuak iduri
- Eu quÞdome aquí
- Hauek txakurrak dituk
- Aukibidea