Telesforo Monzon

Telesforo Monzon

Aristokrata abertzalea

  • Author: Sudupe Elorza, Pako
  • Publisher: Elkar
  • Serie: Begira
  • ISBN: 9788471485953
  • eISBN Epub: 9788471486066
  • Place of publication:  San Sebastián , Spain
  • Year of digital publication: 2018
  • Month: June
  • Pages: 324
  • Language: Euskera
Telesforo Monzonen biografia mamitsu bezain interesgarria idatzi du Pako Sudupek. Autoreak ez du inola ere hagiografia bat egin nahi izan; aitzitik, kritiko aritu da, zorrotz, sarri orain arte argitaratu gabeko dokumentuak erabilita gainera. Eta ariketa horrek berretsi du Telesforo Monzon gizon handia izan zela, euskal abertzaletasunak eta, oro har, Euskal Herriko politikak XX. mendean izan duten bilakaera ulertzeko pertsona ezinbestekoetako bat. Liburu honek Monzonen jatorri aristokratikoa, EAJrekiko lerrokatze goiztiarra eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuetan jokatu zuen rola, gerra garaian, zein erbestean, jorratzen du. Ondoren, 50garren hamarkadan alderditik urrundu eta 60garrenean ETAko errefuxiatuekin bat egin zuen garaia lantzen du, harik eta, Franco hil ondoren, Herri Batasunako buruzagi karismatiko bihurtu zen arte. Pako Sudupek idatzitako biografiak, Telesforo Mozonen ibilbidea eta haren garaia ezagutzeko ez ezik, gauden lekura nola iritsi garen ulertzen ere laguntzen du.
  • Telesforo Monzon
  • Pako Sudupe
  • Izenburua
  • Kreditoak
  • Aurkibidea
  • Hitzaurrea
  • Sarrera
  • Esker Ematea
  • I. Olaso Dorretxeko Maiorazkoa
    • Handiki Bizimodu Ibiltaria
    • Amaren Aldeko Asabak
      • Jose Antonio Ortiz de Urruela
      • Isidro Ortiz de Urruela
      • Concha Ortiz de Urruela
    • Aitaren Aldeko Asabak
      • Telesforo Monzon Zurbano
      • Maria Lardizabal Altuna
      • Bizente Monzon Lardizabal
      • Gurasoekiko tirabirak
      • Alderdi literario-politikoa
  • II. Jelkide Mitinlari
    • Mitinlari
      • Jainkoa
      • Elizaren doktrina soziala
      • Jainkoa eta genero desberdintasuna
      • Lege Zaharrak edo aberria
      • Euskara
      • Euskal historia eta lurraldetasuna
      • Protagonista gertakari handietan eta diputatu madrilgo parlamentuan
    • Sabino Aranaren Hilobian
      • Gertakari politiko handietan protagonista
      • Madrileko parlamentuan
  • III. 1936KO Gerran Eta Erbestean
    • 1936ko Gerra Euskadin
    • Gobernazio Sailburu
      • 1937ko urtarrilaren 4ko orbana
    • Erbestealdi Ibiltaria
      • Genevan
      • Bruselan
      • Zigor zelaietan
      • Espainiako Errepublika suntsitua: EAJ politika berria zirriborratzen
      • Mexikon (1941-1946
  • IV. Donibane Lohizunen (1946-1977)
    • Euskadiren Batasuna Gogoan, Alternatiba Monarkikoan Murgildurik
    • Monzonen Dimisiotik Lehendakariaren Heriotzara
    • Lehendakariaren Heriotzatik Askatasunaren Ibilaldira (1960-1977)
      • Aberri Egunak eta herri-kontzientziaren eboluzioa
      • Anai Artea, gose grebak, Europako bidaiak
      • Boterea hartzeko prest egon behar zen
  • V. Hego Euskadin, Herri Batasunarekin (1977-1981)
    • Askatasunaren Ibilaldia Eta Alderditik Kanporatzea
    • Herri Batasunan
  • Kronologia

SUBSCRIBE TO OUR NEWSLETTER

By subscribing, you accept our Privacy Policy