Umorezko eleberri bat idatzi du Joan Mari Irigoienek, futbolaren munduan girotua. Protagonistak, baina, ez dira futbolari eta entrenatzaileak, baizik eta futbolzaleak: Realaren aldeko bikote bat eta Athleticen aldeko beste bat, hiri eta plaza berean bizi direnak baina elkarri bizkar emanda eta muzin eginda, zein baino zein itsuago eta sutsuago. Abiapuntu horrekin, kontakizun jostalari bat eraiki du egileak, gai serioei eta asmo transzendenteei ihes egiten dien satira lotsagabe bat, gure gizarte honetako joera makur batzuk irrigarri utzi eta irakurleari barre eta algara eginarazi nahi dizkiona. Gonbidatuta zaude, beraz, kexak eta penak alde batera utzita, kontakizun ganberro hau dastatzera. On egin!
- Derbia
- Joan Mari Irigoien
- Izenburua
- Kreditoak
- Hitzaurrea
- 1 Non kontatzen den nola ezagutu zuten elkar Txefek eta Klarak, tartean direla pintura-erakusketak, sindikalisten manifak eta Bibliako istorioak
- 2 Non kontatzen den nola Telmo bilbotar peto eta athleticzale sutsu jaioarazi zuten, Usagoiti doktorearen, Andra Mari Begoñakoaren eta Telmo Zarraonandiaren bitartekaritzari esker
- 3 Non kontatzen den bi bikoteen lehia sekulakoa, futbol-talde bien historiaren argitan
- 4 Non kontatzen den Telmok eta Txefek izan zuten liskarradia, Etxeberen fitxajea zela-eta
- 5 Non kontatzen den nola bikote txuri-gorriak erosi zuen katua eta bikote txuri-urdinak txakurra, haien lehia betierekoari segida emateko
- 6 Non kontatzen den Klarak eta Genok izan zuten enegarren ika-mika, beren maskotak zirela eta ez zirela
- 7 Non kontatzen den Txefek udaltzain batekin izan zuen haserrealdia, bide-seinalearen kolore zuri-gorriek ematen zioten amorrazioa dela kausa
- 8 Non Geno eta Klara beste behin haserretuko diren, eta odola beroturik borrokan ere hasiko diren
- 9 Non Telmo eta Txeferen arteko norgehiagoka futboletik autoetara igaroko den, baita elkarren hilkutxa nork pagatuko jokatzera ere
- 10 Non Txefek eta Klarak senperrenak egin beharko dituzten Josetxo Anoetara sartzeko eta Errealaren partiden ikusle izateko
- 11 Non zebrabideen koloreek beste errietaldi bat pizten duten, eta udaltzainek suari egurra botatzen dioten
- 12 Non patuak Txeferi adarra jotzen dion birritan, lehenik kinielaren aitzakian eta bigarrenik osasunaren arloan
- 13 Non kontatzen den nola Telmok bi eskeletorekin amets egin zuen, eta nola horrek gerratik bakerako bidean jarri zuen
- 14 Non kontatzen den Telmoren metxa piztu ez zenekoa, eta hori konpontzeko Athletic Klinik Klubean egindako ahaleginak
- 15 Non istorioa hasi bezala amaitzen den, bakoitzak bere astoari arre eta besteari barre egiten diola
- Aurkibidea