Murru osteko bonbillak argitasun doi-doi bat bidaltzen digu, iluntasun arindu bat esango nuke. Simut! oihu dagit berehala. Argia! Argia dakust!! Etzanda erori naiz Simut belaunikatuaren kontrara. Ez daiteke, baina bada. Eta argia egin zen. Tentetu naiz pixka bat makur (1,50 m), eta Simut zulotxotik begira dago, geldi-geldi, estasian. Denbora batera, alanbretxoa bertan sartuta uzten du, eta besarkatzen nau, dardarka esanez: Nezu! Argia ekarri diguzu! Eta argiak apaiz bat besarkatzen harrapatu nau.
- Neska bat leku inposiblean
- Xabier Amuriz
- Izenburua
- Kreditoak
- Neska bat leku inposiblean