Familian zentratutako ikuspegia

Familian zentratutako ikuspegia

Kontzeptualizazioa eta eredu operatiborako proposamena

Ikuspegi askotatik, familiek pertsonen bizitzan duten garrantzia onartzen da. Adimen- eta garapen-desgaitasunen esparruan, familiek oso leku desberdinak bete dituzte denboran zehar. Azken urteotan, testuinguru komunitarioen errebalorizazioarekin batera, familiaren testuinguruaren errebalorizazioa ere eman da, laguntzak zehazteko orduan familiak erdian jarriz. Familian Zentratutako Ikuspegiak planteamendu horiek zehazten ditu, familiak aditu eta gai eta profesionalentzat eta arduradun politikoentzat ezinbesteko bazkide gisa hartzean oinarritutako printzipio eta jardunbide multzoaren bitartez. Esparru horretan, FEVAS Plena Inclusión Euskadik Familian Zentratutako Ikuspegia garatzearen eta sakontzearen, indarrean jartzen ari diren alderdiak identifikatzearen eta bertako kide diren erakundeen errealitatean aplikatzeko modu berriak aztertzearen aldeko apustua egin du. Liburu honek FEVAS Plena inclusión Euskadi eta Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko «Esku-hartzea: Bizi Kalitatea eta Gizarteratzea» ikerketa-taldeak gauzatutako elkarlaneko ikerketa-proiektuaren emaitza nagusiak aurkezten ditu. Familien eta profesionalen ikuspegitik helburua, familien ongizatean, ahalduntzean eta lankidetzan gehien laguntzen duten jardunbideak identifikatzea, eta erakundeetatik adimen- eta garapen-desgaitasunena duten pertsonen aldeko garapena bultzatzea ahalbidetuko duen eredua eskaintzea izan da. Horretarako, prozesu metodologikoa eta lortutako emaitzak adostu eta balioztatu dituzten ikertzaileek, profesionalek eta familiek osatutako izaera mistoko talde eragilea sortu da. Hauek izan dira talde eragileko kideak: Oiane Uriarte (APDEMA), Emilio Arizaga eta Laura Díaz (APNABI-AUTISMO BIZKAIA), Mikel Álvarez, Esther Bogajo, Natalia Marañón eta Miriam Ruiz (ASPACE GIPUZKOA), Ana Acarregui, Naiara Fernández eta Tatiana Urien (GAUDE), Jimmy Brosa (GAUTENA), Elena Chavarri, Paki Lajas eta Josune Martínez (ULIAZPI), eta Valeria García-Landarte, Begoña Pérez del Palomar eta Lucía Soria (FEVAS Plena inclusión Euskadi).

  • Cover
  • Title page
  • Copyright page
  • Eskerrak
  • Aurkibidea
  • Sarrera
  • 1. kapitulua. Familian Zentratutako Ikuspegia
    • 1.1. Sarrera
    • 1.2. Familian Zentratutako Ikuspegia: oinarriak eta aurrekaria
    • 1.3. Familian Zentratutako Ikuspegia: kontzeptualizazioa
    • 1.4. Familian Zentratutako Jardunbideak: kontzeptua
      • 1.4.1. Harremanei eta parte-hartzailetzari buruzko jardunbideak
      • 1.4.2. Familian zentratutako jardunbideak zerbitzuetatik
    • 1.5. Pertsonan eta Familian Zentratutako Plangintza
    • 1.6. Familian Zentratutako Ikuspegia, jardunbideak eta Plangintza erakundeetan eta zerbitzuetan
      • 1.6.1. Familien eta profesionalen rolak. Rol tradizionalak berrikusiz
  • 2. kapitulua. Erakundeak familian zentratuta al daude? Familien eta profesionalen iritzia
    • 2.1. Sarrera
    • 2.2. Eskalaren gauzatze prozesua
      • 2.2.1. Printzipioen, irizpideen eta adierazleen identifikazioa
      • 2.2.2. Familian zentratutako jardunbideak identifikatzeko irizpideak
      • 2.2.3. Erakundea: Irizpideak eta adierazleak
    • 2.3. Eskalen diseinua eta ezaugarriak
      • 2.3.1. Eskalen diseinua
      • 2.3.2. Eskalen ezaugarriak
    • 2.4. Familien iritzia
      • 2.4.1. Parte-hartzaileak
      • 2.4.2. Familien emaitzak
    • 2.5. Profesionalen iritzia
      • 2.5.1. Parte-hartzaileak
      • 2.5.2. Emaitzak
    • 2.6. Emaitzen eta ondorioen eztabaida
  • 3. kapitulua. Familian Zentratutako Jardunbideetarantz aurrera eginez erakundeetatik: eredu operatib
    • 3.1. Sarrera
    • 3.2. Familian Zentratutako Jardunbideen ikuspegia eta kontzeptua
    • 3.3. Helburuak eta metodologia
    • 3.4. Parte-hartzaileak
    • 3.5. Foku-taldeen azterketa
    • 3.6. Emaitza: Familian Zentratutako Jardunbideen Eredu Operatiboa
      • 3.6.1. Familian Zentratutako Jardunbideen Eredu Operatiboa
        • Jardunbide erraztaileak
        • Jardunbide nuklearrak
        • Garapen-jardunbideak
        • Parte-hartzailetza-jardunbideak antolamendu-mailan
  • Ondorioak
  • Erreferentzia bibliografikoak
  • Eranskinak
    • 1. eranskina. Familian zentratutako jardunbideen eskala. Familiarako bertsioa
    • 2. eranskina. Familian Zentratutako Jardunbideen eskala. Profesionalentzako Bertsioa
    • 3. eranskina. Eskalen esplorazio-faktoreen azterketaren emaitzak
    • 4. eranskina. Familien Foku-Taldea
    • 5. eranskina. Profesionalen Foku-Taldeen aurkezpena
    • 6. eranskina. Zure iritzia jakin nahi dugu
    • 7. eranskina. Foku-taldea moderatzeko orientabideak

SUSCRÍBASE A NUESTRO BOLETÍN

Al suscribirse, acepta nuestra Politica de Privacidad