Zer gertatu zen 1996ko udan Irunen eta Hondarribian, emakume batzuk alardeetan soldadu gisa parte hartzen saiatu zirenean? Nola aldatu ziren euren bizitzak aldarri parekidearen alde egin eta gero? Zergatik sortu zen hain erantzun bortitza andreen partaidetzaren aurka? Zein osagaik eragin eta elikatu zuten kontrakotasun hori? Zein argudio erabili dute auzitegiek emakume soldadurik onartzen ez duten alardeak babesteko? Zein jarrera izan dute erakunde publikoek eta alderdi politikoen ordezkariek? Nolako bilakaera izan du herriotako bizikidetzak hogei urteotan? Eskoletan jorratu al dute gaia? Duela bi hamarkada bezain gotortuta al daude auziaren inguruko jarrerak orain? Eta, hainbeste denbora igaro ondoren, nola konpon daiteke egun alardeen gatazka? Galderoi erantzuteko eta horien inguruan hausnartzeko ahalegin bat da liburu hau.
- Alardeak: Ukatutako plazara
- Arantxa Iraola Alkorta eta Maite Asensio Lozano
- Izenburua
- Kreditoak
- Alardearen Bost W-AK
- Lehen Atala: Kalea milimetroz milimetro irabazita
- Bigarren Atala: Sustraietara
- Hirugarren Atala: Epaitegietan galdutakoa
- Laugarren Atala: Instituzioak: Hurbilekoak, Urrun; Urrunekoak, Hurbil
- Bosgarren Atala: Lubakiak: Gero ETA lausoagoak
- Seigarren Atala: ETA Nola konponduko da hau?
- Elkarrizketatuen zerrenda
- Aurkibidea